Las últimas manifestaciones asociadas al vulcanismo del Campo de Calatrava (Ciudad Real) : los manantiales termales

Homenaje al investigador Félix María Ugarte = Félix María ugarte ikerlariaren omenez

Poblete Piedrabuena, Miguel Ángel

Argitalpen urtea:
1993
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-87471-47-1
ISSN:
0212-6397

pdf jaitsi

Laburpena

Iturri termalak nagusiki IM-HEtik IIM-HHEra eta EIE-MHM norabideko lerrokaduretan egituraturik daude eta sumendi-eraketak erakusten duenarekin bat datoz. Aldi berean, iturrien bidez antzemaniko lerrokadura tektonikoek topografia deprimitu nabarmena duen pentagono itxurako figura moldatzen du Ciudad Real hiriaren inguruan, zeinak gune bolkaniko nagusia eta zenbait azpiarro tertziario barne hartzen dituen. Aurrekoari geofisikak ekarritako informazioa eransiz gero, gauza nabaria da eremu tektonikoki deprimitu baten aurrean aurkitzen garela. Ondorioz, fenomeno hidrotermalak hemen bolkanismoari estuki loturiko eta jatorri magnatiko erresiduala duen iharduera adierazten du. 16 analisi kimiko eta mineralogikoek esaten digute beren urak ferromanganosak direla, batez beste 24,52 ppm burdina eta 0,30 ppm manganeso jalkitzen direlarik. Jalkitako hondarrak funtsean goethita, siderita eta kuartzoz osaturik daude. Mineral hauek berak eremu honetako azal ferruginosetako osagai nagusiak dira, kuaternarioko gainaldeko formazioei dagozkiela, berauek kolubioek, metaketa-glazisek eta ibai biltegiek moldatuak direlarik. Ukituriko formazioak eta iturriak espazioan hurbil izatea, bai eta azaletako zementuen eta jalkitako hondarren antzekotasun mineralogikoa iharduera hidrotermalak azal ferruginosoen morfogenesian parte hart duelako froga dudaezinak gertatzen dira
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua