Joint venture edo elkarren arteko enpresen kontrola, lehia babesten duen Zuzenbide Komunitarioan

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

ALTZELAI ULIONDO, Igone

Argitalpen urtea:
2002
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-1951

pdf jaitsi

Laburpena

Enpresen arteko harremanak garatzeko, izaera askotako formulak erabili ohi dira eta era desberdineko lankidetza nahiz kontzentrazio-moduak burutu ere. <I>Joint venture, filial komun edo <I>elkarren arteko enpresak</I> horien erakusleetariko bat dira. Gainera, azken garaitan, hedapen itzela izan dute eta izaten jarraitzen dute. Horrek ikerketarako interes handia piztu du zientzia ekonomiko eta juridikoengan. Lan honi dagokionez, aspektu ekonomikoak leku gutxi hartzen du. Batik bat, merkatuko lehia babesten duen zuzenbidearen ikuspegitik aztertzen da fenomenoa. Halaber, bigarren oharpen bat ere egin beharra dago: zuzenbide komunitarioaren azterketa egiten dela, alegia. Ulertzekoa, nola ez, Europar Batasuneko estatuengan eta merkatu horretan jarduten duen subjektu ororengan duen garrantzia dela eta.>
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua