Jean Baptiste Larralde, miriku bertsolaria (1804-1870)
CHARRITTON, Pierre
- Argitalpen urtea:
- 1998
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISBN:
- 84-89516-71-5
Laburpena
Euskarazko herri literaturaren historian noizean behin bertsolari "eskolak" agertzen dira eskualde edo familia jakinetan. Hori gertatu zen Hazparnen (Lapurdi), Larralde-Bordaxuri familiaren baitan, hartatik gutxienez hiru autore atera baitziren. Lehena Martin Larralde (1782-1821) izan zen, "Galerianoaren kantuak" moldatu zituena. Bigarrena galeriano haren osaba burgesa da, Jean Baptiste Larralde (1804-1870), Donibane-Lohizungo medikua. Berak sorturiko 14 kantu bidali zituen Antoine d´Abbadieren lehiaketetara etahaietariko batzuk sartu dira herri kantutegian, hala nola "Lo, lo, nere maitea" (1859) sehaska kanta, "Alferretan haiz sortzen" (La violette) (1862) edo "Mutil zaharra" (1864).Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu