Hacienda Real en Alava durante el siglo XVIII : conflictividad y reglamentación

Cuadernos de Sección. Historia-Geografía

Torre Suberbiola, María Rosario de la

Argitalpen urtea:
1992
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0212-6397

pdf jaitsi

Laburpena

Historiagile askok, ezin obeki aztertu egin dute Balmaseda, Urduña eta Gasteizko aduanak kostaldera eramatea. Orain, azterlan honetan, gaia beste ikuspuntutik aztertu nahi dugu. Eguneroko bizitzan merkatal askatasuna zeukan lurralde honetako populazioaren eta barne, aduanaz arduratzen ziren funtzionarioen arteko harremanetako ikuspuntutik, hain zuzen ere. Araba aldera zedatuko dugu gure lana, herrialde honetan azken hauek besteetan baino barreiatuagoak egon bait ziren. Dokumentazioak dionez herrialde honetako biztanleek aduana-jagoleekin tirabira ugari izan zuten. Gehienetan garrantzi eta oihartzun gabeko liskarrak izan ziren. Denna den hauen bitartez Euskal Herriko azken mendeetako historia zuzentzen dituzten Foru-Agintari eta Agintari-zentraleen arteko tirandurak, egunerokoan jarraitzeko aukera galanta dugu. Egoera hori konpondu nahiean izen ezberdinetako legeria egin bazen ere, helburu berdina zuen, hau da foruak eta Euskal Herriko mugatik egiten zen kontrabando ihardurak kontrolatzeko neurriak adostatzen saiatzea. Arautegi konplexo guzti hauen artean 4 soslaiauko ditugu. Garrantzitsuenak Arabako historian
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua