Familia errealitate berrientzat ezkontidearen edo bikotearen umearen adopzioak duen garrantzia berrikusteko beharra
Beriain Flores, Irantzu
- Argitalpen urtea:
- 2013
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISSN:
- 1137-1951
Laburpena
Azken hamarkadetan familia-errealitate berrientzat ezkontidearen edo bikotearen seme-alabaren adopzioak gehiegizko garrantzia eskuratu duela baiezta daiteke. Familia ezberdinek (ezkontzazko familia, ezkontza-kanpoko familiak, guraso bakarreko familiak, familia elkartuak) dituzten inguruabarrak kontuan izan gabe, Kode Zibilak arauketa bateratu gabea eta urria eskaintzen du, adopzio mota honen eraginkortasun eza agerian utziz. Artikulu honetan, egoera honen inguruan gogoeta egitera gonbidatzen dugu irakurlea. Esanguratsuenak diren arazoak hausnarketara ekarri, eta proposamen berrien ideia orokorrak irudikatzen dira.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu