Euskal historiografiaren barrena : gizarte arazoen kezka eta azterketa XX mendeko tokiko historiografian

Cuadernos de Sección. Historia-Geografía

Agirreazkuenaga Zigorraga, Joseba

Argitalpen urtea:
1992
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0212-6397

pdf jaitsi

Laburpena

Honela idazten zuen I. Gurrutxagak 1933. urtean: "gure iraganaren idealizazioari dagokion fenomenoa antzinako da, herri tradizionalista bati dagokiona alegia". Alabaina, espediente penalek XVIII. mendeko "klaseen arteko tirabiren" testigantza eskaintzen digute. Dena den, XIX. mendearen lehen erdialdeko euskal historigrafiak ez zuen kasik komunitate barneko gatazka eta bizitza sozialari buruzko hausnarketarik eskaini. Hiru fase nagusi bereiz genitzake bertako historigrafiaren eboluzioan: 1.- Hiztegien garaia, XIX. mendean zabalkiro garatu zena eta heredentzia gisa Geografia General Vasco-Navarra obra bikaina utzi zuena. 2.- Tokian tokiko monografien garaia, XIX. mendean barrena garrantzizko batzu idatzi baziren ere, XX. mende hasierako bi hamarkadetan ekin zioten nagusiki tokian tokiko monografia historikoak bultzatu zituen politikari. Egileak artxibazainak izan ziren maizetan, ikuspegi positibotaz jantziriko gizonak, datuen kultuan murgildurik ihardun zutenak, nahiz deskribaketa kronologiko on batetik harat igaro ez ziren. Jarrera hau hazi zen XIX. mende bukaerako erromantizismoaren aurreko erreakzioaren fruitua dugu zalantzarik gabe. Carmelo Echegaray, Serapio Mugica, Teofilo Guiard eta Gregorio Mugica izan ziren tokian tokiko monografia horietan beren nortasunaren arrastoak inprimatzen jakin izan zuten autoreak. 3.- 1920-30 urteetatik aurrera, asmo anbiziotsuagoko obrak burutu zituen historigile belaunaldi berria sortu zen. Hauekin, ikerketen interesgune nagusia gizarte eta gizataldeen arteko gatazketara igaro zen. Bonifacio Etxegarai bi belaunaldi horien arteko iragaitzezko autorea izan zen. Produkzio historigrafikoa 1909an hasi bazuen ere Vecindad. Relaciones que engendra en el País Vasco (1932) bezalako obra historigrafia berriaren eredu bikaina genuke inola ere. Bertan ikertu zituen nekazal nahiz hiri giroko komunitate tradizionaleko sozialtasunaren oinarriak I. Gurrutxaga, Th. Lefebvre, Ciriquiain Gaiztarro eta Julio Caro Barojaren lanek bizimodu sozialari nahiz tokian tokiko gatazka giroari buruzko azterketa bikainak eskaini dizkigute, nahiz ikerketan oinarri hartu dituzten teoriak bat ez datozen beti. 1964ean, tokian tokiko historiak burutzea helburu zuen proiektu handiguratsu bat aurkeztu zen. Camino Doktorea taldea sortu zen Donostiako historia lantzeko eta ondoko urteetan Gipuzkoako herri askori buruzko monografiak argitaratu ziren. Enpirismo dokumentala izan zen monografia hauen ezaugarri nagusia
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua