Euskal gizarte zibilaren ahotsa eta egungo ezaugarriak
Zubiaga, Mario
- Argitalpen urtea:
- 2002
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISBN:
- 84-8419-907-X
Laburpena
Euskal gizarte zibila oso aberatsa eta indartsua da. Urtetan zehar diktadura frankistaren kontrako borrokaren kutsu aurrerakoia eta nortasun nazionalaren etengabeko defentsa izan ditu elikagai nagusiak. Gaur egun eduki ideologikoa ahuldu egin da agian, eta aniztasun organizatiboa areagotu baina betiko aldarrikapenak bizirik diraute: Euskal nortasunaren garapen anitza gizakide zein beste herriekiko elkartasuna eta ingurunearekiko begirunea. Eta batez ere edozein ibilbide sozial edota politikoan gizarteak izan beharduen protagonismoaren defentsa dira gure gizarte mugimenduen eskaera nagusiak. Horretarako taldeen arteko elkar ezagutza eta elkar lana ezinbestekoak dira.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu