Estatu gabeko gizarteek Zuzenbiderik al dute? Zuzenbide Teoria Orokorraren ikuspuntutik, Estatu gabeko gizarteetan Zuzenbide existentziaren arazoa
CAMPOS RUBIO, Arantza
- Argitalpen urtea:
- 1997
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISSN:
- 1137-1951
Laburpena
Artikulu honetan galdera bati erantzuten saiatu naiz. Gure Zuzenbidearen Teorian ez dugu kontzeptu edo irizpiderik (juridikotasuna, legitimitatea, subiranotasuna, baliogarritasuna eta eraginkortasuna) Estaturik gabeko gizarteak Zuzenbiderik gabekoak direla esateko. Indarraren erabilpenaren bitartez irabazi duen sistema araukorrak bakarrik merezi duela juridiko kalifikazioa, eta beraz, derrigorrezkoa eta obeditua izan behar duen bakarra dela, egun geroz eta sostengaezinagoa den ideia dugu. Ez da bide egokia gaur egun gizatalde desberdinek duten garrantzizko loturari erantzuna emateko.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu