El Valle del Kadagua, un espacio marginal a las puertas de la metrópoli bilbaina

Cuadernos de Sección. Historia-Geografía

Serrano Abad, Susana

Argitalpen urtea:
1992
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0212-6397

pdf jaitsi

Laburpena

Faktore desberdinak direla medio, Kadagua haranak postu marjinala betetzen du Bizkaiko esparru sozio-ekonomikoan. Bizkaiko Hegomendebaldeko muturrean eta topografia menditsu batek fisikoki mugatua, harreman sozio-ekonomikoen garapena gidatzen duten ardatz nagusietatik bazter geratu da Kadagua Harana. Egoera hau guztiz larritu eta areagotu du komunikabide azpiegitura egoki eta sendo bat ez izateak. XVIII. mendearen azken laurdenean hasiko zen Kadagua Haranaren gainbehera eta isolamendua, ordura arte Jaurreriaren eta Gaztelako Mesetaren arteko harreman sozio-ekonomikoetan buruturiko bitartekotza lana Urduñako bideak kendu zion unean hain zuzen, bitartekotza horrek bultzatu zuen aurreko garaietako hazkundea. Hazkunde ekonomikoak ezagutu dituzten garai handienetara -XIX. mende bukaera eta mende honetako 1960. urteak- eginiko sarrera beranta eta ahula izan da, aniztasun maila eskasa eskaintzen duen industri sail ttiki bat baizik ez. 1960. eta 1970. hamarkada hasterako urteetan, Aranguren eta Sodupe inguruko industrialdearen aurrean sortu ziren espektatibek ez zuten buru onik ezaguru azkenaldi honetako ekonomikoa dela medio. Enpresen itxiera, industri enpleguaren erregulazio eta galera eta langabezia egunoroko ogi gertatu dira aspaldi honetan. Birmoldaketarako neurriek Haranean izan duten eragin eskasak kolokan utzi du bigarren sektorearen sustapena. 1980. urteetan eraikuntzak eta zerbitzuek ezagutu duten gorakadari erreparatuz gero, badirudi Haranak bide horretatik jo lezakeela egoera ekonomikoaren bizkortze ahaleginetan. Kadaguako Korredorea bide proiektua burututakoan, Kadagua Haranak irteera egokia eskain lezake ondoko Bilbo Handiko Metropolia etxebizitza nahiz industri maila jasaten ari den asetze urbanoaren aurrean
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua