El ordenamiento de la profesión médica en Navarra

Euskal medikuntzaren estanpa historikoak = Estampas históricas de la medicina vasca

Paniagua Arellano, Juan Antonio

Argitalpen urtea:
1992
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-86240-40-4

pdf jaitsi

Laburpena

Nafarroan osasun-lanbideen iharduera arautzeko lehen saioa mediku, zirujau eta botikariak biltzen zituen Cofradía de San Cosme y San Damián izenekoa izan zen ; 1496an eraturik, bizitza luze -1829 arte, jadanik Colegio gisa- baina ahula izan zuen: bazkideen interesen babesaz at beste lehiarik batere ez bait zuen. Erresuma zaharra Gaztelari lotu eta denbora gutxira, gaztelauaren antzekoa zen Real Protomedicato erakundea ezarri zuten, baina erabateko autonomiaz eta ezaugarri bereziz horniturik. Bi erakundeon arteko armonia, alabaina mantendu egin zen, protomedikua normalean Kofradiako kideen artetik izendatuak bait ziren: ia guztiak nafarrak ziren, nekazari xume familiakoak, Zaragoza edo Valencian ikasitakoak, Iratxen graduatuak eta Iruñean mediku zeudenak. XVIII. mendean, Osasunaren profesionalen prestakuntza in situ burutzeko saioa gertatu zen, Erresumako Gorteek Iruñeko Ospitalean eratu zituzten zirugia-katedren bidez, 1757 eta 1781 urte bitartean ; nekazal giroko zirujauen prestakuntzan emandako fruituak kontuan hartzekoak dira. Iratxeko unibertsitate beneditarrak 1613tik 1761ra eman zituen medikuntza-graduak ez zuten berekin irakaskuntzarik ekarri ; domingotarrek Iruñean (1630-1771) kudeatu zuten unibertsal ikastetxean ere ez zen medikuntza fakutaterik izan. Nafarroako hiriburuan Real Colegio de Medicina, Cirugía y Farmacia bat, Cádiz eta Bartzelonan urte batzu lehenago jarritakoen antzera, eratzeko proiektu hura ez zen mamitu azkenik. 1817an ospitaleko zirugia-katedra hura berriztatu zen eta 1829an Real Colegio bat inauguratu zen ; berau, zuhurki planteatua izanik, pausu sendoz abiatu zen baina laster gorabehera politikoek haren gainbehera ekarriko zuten, 1839an itxia izanik, Nafarroak erresuma-kondizioa galdu zuen urtean hain zuzen. Foru Diputazioak 1866an Universidad Vasco-navarra izenekoa eratzeko saioa, gero hiru osasun-lanbideetarako Fakultatera mugatua, hutsean geratuko zen.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua