Des frères Garat a Dominique Garat "Lengoia berri bat"

Cuadernos de Sección. Historia-Geografía

Goihenetxe, Manex

Argitalpen urtea:
1992
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0212-6397

pdf jaitsi

Laburpena

Dominique Garatek ilunpetatik ateratzea merezi du. Paper garrantzitsua bete zuen XVIII. mende erdialdean, ideia filosofikoak bultzatuz. Ikasle garaian, Bordelen, Antzinako Erregimeneko Praktika despotikoen aurkako borroka bihurtu zuen planteamenduen ardatz nagusi. Barne barnetik ezagutu zituen Iraultzaren lehen faseko gertakari guztiak eta protagonismo berezia izan zuen instituzio berrien kontzepzio, egituratze eta gauzatze orduan. Gutxi ezaguna da, ordea, Dominique Garat. Historigrafiak maizetan nahasten du anaia Josephekin, azken honen karrera diplomatikoa distiratsuagoa izaki. Honenbestez, historiak ahantziriko pertsonaia honi zor zaiona itzultzeko bide bakarra ikerketa espezifiko bat burutzea dela iruditu zaigu. Bere diskurtso eta interbentzioei buruzko azterketak Estatua eta XVIII. mendeko gizarte zibila errekontziliatu nahi izan zuen lapurtar iraultzailea aurkeztu digu, franmazona, katolikoa, Rousseauzalea eta Erregearen eta euskaldunen hizkuntzaren defendatzailea
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua