Brinkola gogoan. Apunte historiko eta etnografikoak

Brinkola gogoan. Apunte historiko eta etnografikoak

Madinabeitia Agirre, Tere
; Ugalde Beain, Maria Jesús
; Ugarte Garrido, Jose Luis

Argitalpen urtea:
1999
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-89516-95-2

pdf jaitsi

Laburpena

Liburu honetan Gipuzkoako Legazpi haranean kokatuta dagoen Brinkola auzoa deskribatzen da. Horretarako azken 500 urtetan izan diren 47 eraikuntza nagusiak hartu dira abiapuntu gisa, eta haietan ohar historiko eta etnografikoak pilatu hurrenkera kronologikoan. Lan hori lehengo eta oraingo argazki zahar ugarirekin osatu da. Antolaketari dagokionez, honako eskema errepikatu da atal desberdinetan: 1. eraikuntzaren estraineko datu historikoak; 2. bertan bizi izan diren familia eta bizilagunen bilakaera; 3. gai jakin baten inguruko idazlana, ; besteak beste: jentilak, burdinolak, dantzaldiak, eske-egunak, estraperloa, "frantsesaroa", pertsonai nabarmenen biografiak, pasadizoak... Artxiboak eta ahozko testigantzak izan dira erabilitako iturri nagusiak.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua