Bizkaia medieval en defensa de su fuero

Cuadernos de Sección. Historia-Geografía

Aguirre Gandarias, Sabino

Argitalpen urtea:
1992
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0212-6397

pdf jaitsi

Laburpena

XIII. mendetik aurrera dago dokumentaturik Bizkaiko Foruaren presentzia nagusia. Jaunei errespetarazten zitzaien Forua eta hitza ez betetzea botere exekutiboaren aurkako gatazka askoren iturria izan ohi zen, lege ordenamendu horrek babesten bait zuen bizkaitarren nortasun etniko eta politikoa. Proiekzio militarra ere izan zuen espansionismo gaztelarraren aurrean, Bizkaiak beti kontrajarri zion bere Forua Gaztelako uniformismoari. Honenbestean, kontraforutzat eritziriko agindu baten aurrean, maizetan proposatu zen dinastia berriko jaunei ez obeditzea. Kontraforu horiek altxamendu armatua ere sortaraziko zuten zenbaitetan. Gatazka koiuntura desberdinetan zehar eginiko ibilbidean, datu eta kausa ezagunak biltzeaz gainera, datu ezezagunak ekartzen saiatu gara, 1491. urtean, Aro Modernoaren atetan, piztu zen altxamenduari buruzko lehen azterketa nagusiki. Esan dezagun amaiera gisa, bizkaitarrek borrokaren bidez lortu zutela ente politiko gisa zegokion nortasun askea mantentzea. Askatasunaren oinarria jaunek Foruari zor zioten errespetuan zetzan eta elkartze formula horretaz batu zen gero eta indartzenago ari zen inperio sistema hispaniarrarekin
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua