Laburpena
Dokumentu hauen argitalpenak aurrerapen nabarmena ekarri du Deba Beheko hiri mugakideon Erdi Aroko errealitateari aurre ematerakoan, gaur arte garai horri buruzko informazio gutxi baitzuten, aipamen guztiz zehatzei zegozkienak beti ere. Gauza bitxia, kontserbatzen den dokumenturik zaharrenak, 1409koak, bi hirietako biztanleak ukitzen ditu, Eibarko San Andres kontzejuari ordaindu beharreko petxa eta derramez baitihardu, eta hori bi komunitateen artean betidanik izan diren harreman estuen erakusgarria da. Lan honen beste berezitasun bat: hainbat dokumenturen artean, badira Soraluzeko auzoen ondasun errolda bat eta Eibarko herri-mendien banaketa bat, balio berezikoak dokumentu biak, toponimia eta antroponimia alorreko datu ugari dakartelako.
Artikuluak
Izenburua