Aproximación al sistema de ciencia y tecnología en Euskal Herria

Eusko Ikaskuntzaren XIII. Kongresua: Zamudio 1995. Zientzia, teknologia eta gizarte aldaketa Euskal Herrian

Lavia, Cristina

Argitalpen urtea:
1996
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-89516-07-3

pdf jaitsi

Laburpena

Lan honetan Euskal Herriko zientzi eta teknologi sistemei buruzko ikerketa baten lehenbiziko fasea aurkezten da. 1988tik 1993ra bitartean ikerketa proiektuetan erabili diren batezbesteko baliapide ekonomikoak oinarritzat hartuz (ohizko "I+G gastuak" baino indikadore hertsiagoa). Euskal Herriko zientzi eta teknologi sistemen mapa egiten da. Baliapideak hiru ardatzetan banatzen dira, teknologi berrikuntzaren faseen arabera: zientzia, zientziatik teknologiarako transferentzia eta teknologia. Baliapide fluxuak aztertzen dira, honako ezaugarri haei begiratuz: erakunde finantzatzaileei (Europako, Estatuko eta autonomi elkarteetako administrazio publikoak, batetik eta OTRIen bidezko finantzaketa bestetik, egileei (unibertsitateak, ikerketa zentro publikoak, teknologi zentroak, I+Fko iharduerak dituzten entrepresak, ospitaleak eta bestelakoak) eta UNESCO zientziarloen araberako egituraketari.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua