1970. hamarkada, kontzertuak euskal zaleen bilgune. Baga biga higa sentikaria espektakulutik jaialdietara
Aurtenetxe Zalbidea, Auritz
- Argitalpen urtea:
- 2013
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISBN:
- 978-84-8419-262-6
- ISSN:
- 2174-551X
Laburpena
Ondorengo artikuluan 1970. hamarraldian Euskal Kantagintza Berriaren bidez kontzertuek komunikazio bide gisa izandako funtzioa aztertu egiten da. Bizi zen egoera politikoa, zigorrak eta zentsura medio, kontzertuak euskal zaleen aldarrikapenerako zein talde izaera indartzeko unea bilakatu ziren. Kantagintza Berriaren baitan Ez dok amairu taldeak sorturiko eredu berriarekin, Baga biga higa sentikaria, jaialdiek indarra hartu zuten. Ondorioz, diskoetxeentzat 24 orduak euskaraz eta Bai euskarari jaialdiekin musikarekiko kontsumoa aldatu zen.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu