174/2010 Dekretua, ekainaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko justizia administrazioko hizkuntza normalkuntzari buruzkoa
Etxeberria Guridi, José Francisco
- Argitalpen urtea:
- 2010
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISSN:
- 1137-1951
Laburpena
Euskararen erabilera Justizia Administrazioan ez da, tamalez, gai paketsua. 174/2010 Dekretuak Justizia Administrazioko hizkuntza "normalkuntza" badu ere helburu gisa, nabarmen ageri da "normalizazio" politikak porrot egin duela eta gora-behera politikoaren menpe dagoela. Hiru dira gai berdinari buruz hamar urtetan eman diren Dekretuak. Tartean Auzitegi Konstituzionala eta beste Auzitegien ebazpenak eman dira gai korapilatsu baten inguruan: zein lanpostutan eta zein baldintzetan zilegia den hizkuntza-eskakizuna. Zoritxarrez, eta hainbat pelikulatan esan ohi den bezala, "honek jarraipena izango du".Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu