Urteko Galdera: beste hiru gogoeta

Urteko Galdera

2018/04/16

Urteko Galdera: beste hiru gogoeta

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao, Izaskun Goñi ekonomialaria eta zuzenbide publikoko irakasle Xabier Ezeizabarrenak erantzun diote hil honetan galdera honi: Euskal Herriaren etorkizuna, zer eta nola?

Ingelesez idatzitako artikuluan Xabier Ezeizabarrenak gogoratu du Eusko Ikaskuntzaren mendeurrenean gai garrantzitsuak daudela Euskal Herriko etorkizunari begira. Bereziki bi aipatu ditu: bakea eta Europar Batasunaren baitako subiranotasun kuotak handitzea.

Izaskun Goñi Razquinek lau oinarrizko ardatz aipatu ditu etorkizunera begira: Herriak munduari eta modernitateari zabalik egon behar du bere pertsonalitatea lantzearekin batera; sormena eta enpresa-sorkuntza sustatu behar dira; gizartea bateratua mantentzeak desberdintasunak murrizteko beharra dakar; eta taldean lan egin behar da herri honen ezaugarri izan den moduan.

Paul Bilbao Sarriaren ekarpenak etorkizunean euskarak duen garrantzia azpimarratu du. Gainera, euskaraz eta euskararentzat lan egitera deitutako gizarte eragile bakoitzaren ardurak zehazten ditu.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp