Udako ikastaroak: Identitatea euskal kulturan eta Mugaz gaindiko lankidetza

Gure bazkideak

2018/06/20

Udako ikastaroak: Identitatea euskal kulturan eta Mugaz gaindiko lankidetza

Jon Arozamena eta Jon Kortazar bazkideek hil honetan hasi diren ikastaro bana zuzenduko dute EHUko Udako Ikastaroen baitan.

Gizarte Zientzia, Literatura eta Linguistika zikloaren baitan Identitatearen eraldaketa euskal literatura garaikidean ikastaroa zuzenduko du Jon Kortazarrek Iratxe Esparzarekin batera, euskal literaturak kultur eta harreman identitatea, memoria eta genero identitatearekin duen harremana aztertzeko. Irekiera eta itxiera hitzaldiak (ekainaren 26 eta 27an) Tel Aviveko Unibertsitateko Itamar Even Zohar-ek emango ditu.

Eusko Ikaskuntzako bazkide den Jon Arozamenak Mugaz besteko lankidetza: Azterketa eta esperientziak  ikastaroa zuzentzen du. Helburu hauek ditu: Europar Batasuneko egungo mugaz gaindiko lankidetzaren testuingurua aztertzea, Hegoalde eta Iparraldeko harremanen egungo egoera islatzea, mugaz gaindiko eta nazioz gaindiko lankidetzaren arrakasta kasuak ezagutzera ematea eta gure testuinguruan mugaz besteko ekimen berriak sustatzea. 
Ikastaroa irailaren 5 eta 6an izango da, frantsesez, gazteleraz, eta euskaraz, eta aldi bereko itzulpena egingo da hiru hizkuntzetara.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp