Transis Lab: bizitza luzea eta bizi-kalitatea landa eremuetan

Proiektuak

2024/03/15

Transis Lab: bizitza luzea eta bizi-kalitatea landa eremuetan

Otsailaren 29an, Gasteizen, gizarte berrikuntzako Transis Lab proiektua aurkeztu zen, 2024tik 2026ra landa eremuetan luze-bizitzea ikertuko duen ekimena.

Europako Batasuneko Interreg POCTEFA programaren bidez finantzatutako proiektua da Transis Lab, eta bere helburu nagusia Mugaz Gaindiko Living Lab bat martxan jartzea da, elkarlaneko eta esperimentaziorako sei esperientzia pilotu abian jarrita. Esperientzia horietan, landa-eremuan bizi diren 400 adineko pertsona zaurgarriren bizi-kalitatea hobetzeko eremu soziosanitarioko baliabide berriekin esperimentatuko da.

Mugaz gaindiko Transis Lab sarearen baitan, ezagutza-transferentziarako hainbat modulu sortuko dira, profesionalei eta landa-eremuetako erakunde soziosanitarioei zuzenduak. Halaber, Bizitza Luzerako Gizarte Berrikuntzako Mugaz Gaindiko Agenda diseinatu eta zabalduko da politika publikoen kudeatzaileentzat.

Eusko Jaurlaritzak da lidergoa duen erakundea Transis Lab-en, eta EAEko, Nafarroako eta Akitania Berriko hainbat erakunde, unibertsitate eta erakundek osatzen dute lankidetza-partzuergoa, horien artean Eusko Ikaskuntza bera, Lurralde Oreka alorrean egiten ari den lanaren baitan. Programa horren helburua landa-eremuetako biztanleen bizi-baldintzak hobetzea da, gizarte-berrikuntzaren eta lankidetza-lanaren bidez.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp