Manuel Lekuona Saria 2016, deialdia zabalik

Sariak

2016/06/18

Manuel Lekuona Saria 2016, deialdia zabalik

Uztailaren 8a da azkenengo eguna proposamenak bidaltzeko, bizitza osoan Euskal Komunitate Globalari egindako ekarpenengatik aitortza egiten den sari honetara.

Manuel Lekuona 2016 Sarira hautagaitzak aurkez daitezke lehendakaritzaren bidez, gutxienez Kontseilu Errektoreko hiru kideren babesarekin, edo Eusko Ikaskuntzako hamar kideren bidez.

Hautagaitzak onartu ondoren, bozka irekia egingo da webgunean: Eusko Ikaskuntzako kideen bozka %30 haztatuko da eta %10 gainontzekoena. Hori egin eta gero, epaimahai instituzionalak bere iritzia emango du eta hark guztiaren %60ko pisua izango du. Aipatutako epaimahaia Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta erreferentziazko zazpi erakundetako ordezkarik osatzen dute.

Eusko Ikaskuntzak bermatuko du Manuel Lekuona Sariaren palmaresak Euskal Herriko lurraldeetako errealitateak islatuko dituela eta, era berean, emakumezkoen hautagaitzak jasoko direla.

Uztailaren 8an amaituko da hautagaiak aurkezteko epea. Uztailaren 15etik, irailaren 15era, bozka irekia egiteko epea irekiko da. Erabakia irailaren bigarren hamabostaldian zehar iragarriko da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp