Herri txikietako merkataritza neurtzen

Proiektuak

2024/01/30

Herri txikietako merkataritza neurtzen

Herri Txikien Akademiak "Merkataritza Herri Txikietan" azterlanaren lehen fasea amaitu du. Dimentsio kuantitatiboa landu da, 2.000 biztanletik beherako herrietako merkataritzaren egoera neurtuta.

Lehenengo fase honen helburu nagusia landa eremu horietako merkataritza-establezimenduen kopurua eta tipologia bilduko dituen erradiografia zehatza egitea izan da. Hori lortzeko, eskuragarri dauden estatistika-datuak erabili dira saltoki kopurua neurtzeko, negozio bakoitzeko produktuen eta zerbitzuen eskaintza zein den jakiteko eta udalerri bakoitzeko merkataritza-dentsitatearen tasa kalkulatzeko.

Hurbilketa horren bidez, azterlanaren hurrengo etaparako oinarriak ezartzen dituzten aurretiazko ondorioak atera dira. Bigarren fase hori 2024ko urtarrilean hasi eta maiatzean amaituko da, eta aldagai kualitatiboak neurtuko ditu. Tokiko merkatariei zuzeneko galdetegiak egingo zaizkie atal horretan, haien beharrak eta eskaerak hobeto ulertzeko. Gainera, zerbitzu hau eskaintzean tokiko komunitateari egiten dizkioten ekarpenak ere identifikatuko dira.

Ikerketa honen ondorioak ezagutzera emango dira aurtengo ekainean eta Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuaren "Lurraldea" ardatza aberastera bideratuko dira. Ikerketa honen emaitzek merkataritzak herri txikietan duen bizitasunaren garrantzia azpimarratuko dute, tokiko komunitateen sustraitzean duen funtsezko eragina aztertuz.

Informazio gehiago.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp