Gogoeta eta hedapena Iruñean eta Donostian

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2022/02/18

Gogoeta eta hedapena Iruñean eta Donostian

Udaberri honetan, interes zientifiko, sozial eta kulturaleko hainbat jarduera sustatzen ari da Eusko Ikaskuntza.

Iruñean (Civican Kultur Etxea), otsailaren 9an, Nafarroako Ateneoak Eusko Ikaskuntzaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin antolatutako hitzaldi ziklo bat hasi zen. Bertan, Jose Ramon Etxebarriak, euskara zientifikoaren irakasle eta sustatzaile eta Manuel Lekuona 2020 Sariak, bizitzaren oinarriak modu dibulgatibo eta ulergarrian jorratu zituen. “Gnomona, lehenengo neurgailu zientifikoa” da martxoaren 9an egingo den bigarren saioaren izenburua. Zikloa beste bi saiok osatuko dute: apirilaren 6an "Argiaren enigma" izeburupean eta maiatzen 9an "Denbora: naturaren arima".

Halaber, Donostian (Koldo Mitxelena Kulturunea), Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren laguntzarekin, “Gizarte digitala, pertsonen gizartea” izeneko zikloa egiten ari da. Otsailaren 21ean, astelehena, hasiera eman zitzaion Koldo Mitxelena Kulturunean, “Internet eta demokrazia: zer politikarantz goaz?” gaiarekin. Agustín Zubillagak (Orkestra) moderatuta eta ondorengo parte hartzaileekin:

  • Kritikak demokrazioaren osasuna hobetzen al du? Elkarrizketarako garai txarrak (es). Nicanor Ursua (UPV/EHU, Revista Internacional de los Estudios Vascos, RIEVeko zuzendaria)
  • Deliberazio digitala: komunikazioa edo inkomunikazioa, kohesioa edo zatiketa soziala? (es). Xabier Insausti (EHU, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea)
  • Demokrazioaren osasun egoera (es). Eva Silván Miracle (politologoa, SilvánMiracle_Estrategias de Asuntos Públicos)

Hiru hitzaldien ondoren, hizlarien eta entzuleen arteko elkarrizketa interesgarria ireki zen.

Apirilaren 5ean, “Pertsonak aro digitalaren erdian” gaiari buruz hitz egingo da, eta maiatzaren 25ean, berriz, “Digitalizazioaren erronkak euskal gizartearentzat” gaiari buruz. Izena emateko aukera, on-line edo presentzialki, zabalduko da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp