Geroa Elkar-Ekin

XVIII. Kongresua: Geroa Elkar-Ekin

2018/01/02

Geroa Elkar-Ekin

Geroa Elkar-ekin: Herritarrak, gizarte eragileak, adituak eta erakundeak deituta gaude gure geroa elkarrekin eraikitzeko.

Herritarren ahotsarekin emango diogu hasiera XVIII Kongresura eta mendeurrenaren ospakizunera eramango gaituen prozesuari. Kezkatzen gaituzten lehentasunezko gaiak landuko ditugu herritar guztiei irekita dauden Eusko Ikaskuntzaren Herritarren Mahai desberdinak antolatuz.

Abiapuntua lurralde guztietako adituak eta eragile gakoak elkarlanean identifikatutako gakoak izango ditugu. Liburu Berde batetan jasotzen dira bi urtetako elkarlan honen ondorioa.

Herritarren mahaietatik sortuko diren emaitzak bigarren pausuarekin lotuko dira. Lurralde eta arlo desberdinetako eragile sozialei bideratuko zaizkien herritarren galderak, antolatuko diren Gizarte Foroetan erantzun aukerak jasoko dituzte.

Hortik sortuko dira XVIII Kongresuan aurkeztuko diren prozesuarekin lotutako emaitzak. Adituekin eta erakundeekin jarriko ditugu kontrastean ditugun kezken eta galderen inguruan etorkizuneko eszenatokiak eta proposamenak eskaintzeko helburuarekin Euskal Herriaren gizarte eta lurraldearen kohesioa lortze aldera.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp