Ezkiori buruzko Eusko Folklore Urtekariko hiru artikulu berrargitaratuak

Berri korporatiboak

2018/05/07

Ezkiori buruzko Eusko Folklore Urtekariko hiru artikulu berrargitaratuak

Eusko Folklore Urtekariaren zuzendaria den Abel Ariznabarretak, ‘Ezkio Eusko Fokloren’ liburuaren aurkezpenean hartu zuen parte apirilaren 27an, Ezkioko Udalak eta Yartu Kultur Elkarteak sustatuta.

Liburuan, Eusko Folklore Urtekarian argitaratu diren hiru artikulu jasotzen dira: Pueblo de Ezquioga, Sinforoso de Ibarguren (1927); La cocina rural en Ezquioga, Sinforoso de Ibarguren (1963-1964); eta Abeltzaintza gaur egun eta mende honen hasieran Ezkioko Herrian, Joseba Zendoia, (1984).

Ezkioko udaletxean egin zuten liburuaren aurkezpena eta 1921ean Barandiaranek sortutako agerkariaren nondik norakoak azaldu zizkien bertaratutakoei Ariznabarretak. Gainera, azken zenbakitik aurrera (51. zenbakia) Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak Eusko Folklorearen Urtekariari eman nahi izan dion norantza berriari buruzko zertzeladak ere eskaini zituen.

Ariznabarretarekin batera mahaian egon ziren Iñaki Mendiguren zinegotzia; Joseba Zendoia, liburuan jasotako lanetariko baten egilea; Jose Inazio Etxezarreta alkatea eta Marilu Pildain zinegotzi eta Yartu elkarteko lehendakaria.


Bideoa eta argazkiak: Gotzon Aranburu
Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp