Bermeoko ondarearen seinaleztapen proiektua

Ondarea

2016/09/12

Bermeoko ondarearen seinaleztapen proiektua

1995. urtez geroztik du Bermeoko Udalak Eusko Ikaskuntzarekin hitzarmena. Eta alde bien arteko harremana luze bezain oparoa izan da.

Oraingoan, Bermeoko udalaren behar eta helburuen harira, Bermeoko Ondare Kulturala balore turistikoan jartzeko Seinalizazio Planari ekin dio.

Horretarako eta ohikoa den bezala, tokiko eragileekin egiten du lan Eusko Ikaskuntzak, eta kasu honetan, Ekaitz Goienetxea bermeotarra da diskurtsoaz eta edukiak garatzeaz arduratuko dena.

Mutrikuko kasuan bezala, berez Eusko Ikaskuntzak proposatzen duena, herriko bederatzi interes gune seinalizazio interpretatiboaz hornitzea da, eduki osagarriekin.

Lehendabiziko 8 panelak Bermeoko Itsas Ondarearen ibilbidearen geldialdiekin bat egiten dute, komenigarria baita, eta baliabideen erabileren aldetik, eraginkorragoa, gaur egun sustatzen den eskaintza turistiko-kultural bat sendotzea eta aberastea.

Panel horietatik bi besterik ez daude hiribilduaren ateen kokapenetan baina, bisitaria alde zaharrera barneratzeko xedez, panelak hirigunearen barnean jartzea haren inguruan baino proposatzen da, ibilbide zirkular bat eragin dezaketelako aztarna eta interes gunerik ez duten kaleetan zehar.

Azkenik, eta posible balitz, Gaztelugatxeko baselizan inguruan bertan, 9. Panela kokatuko litzateke, hain bisitatua den toki horretatik Bermeora bisita egiteko amu gisa.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp