Asmoz Fundazioak zenbait berritasun ekarri ditu urte amaierara begira

Ikastaroak

2021/11/08

Asmoz Fundazioak zenbait berritasun ekarri ditu urte amaierara begira

Fundazioaren esentzia nagusia mantenduz, hilabete honetan online ikastaro batzuk hasiko dira, eta urte amaieran begirada jarriz, proiektu batzuk ere.

Mintzalagun taldeak dinamizatzeko ikastaroa hasiko da  hilaren 15ean, Euskaltzaleen Topagunearekin batera antolatuta dagoena. Euskararen erabilera sustatzeko helburu orokorrari helduz, bidelariei zuzendutako ikastaroa da, talde dinamikak eraginkorrak izateko baliabideak eskaintzen dituena. 

Hiritartasun kritikoa, aktibismoa eta mugak ikastaroak herrialde batzuek dituzten migrazio kontrol politiken inguruan jardungo du, azaroaren 20tik aurrera. Gertakari konkretu bati buruzko ikuspegi alternatiboa erakustea da helburu: muga eredu eta inmigrazioaren kontrolaren kontrako erresistentzia. Horregatik migranteak juridiko eta politikoki subjektu babesgabe eta ezgaiak bezala azaltzen dituen ikuspuntu paternalista eta asistentzialista gaindituko dugu.  

UNED Bergarak antolatuta, Zuzenbide prozesaleko berezko terminologiari buruzko ikastaro bat hasiko du, abenduaren 13an. Euskara Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza koofiziala izanik ere, esparru judiziala ez da nabarmentzen euskara gehien erabiltzen duen gizarte arloa izateagatik, ez herritarren aldetik ez eragile juridiko-sozialen aldetik. Askotan, zailtasuna aipatzen da hutsune hori justifikatzeko, baina gure ustez gehienbat normalizazio eta erabilera falta da horren arrazoia.  

Proiektuei dagokionez, Daiteke Gizarte Aholkularitzarekin batera, BelaunaldiakLab izeneko proiektua dago martxan, ibilbide profesionaletan ezagutza zirkularreko ekosistema bat sortzea helburu duena. Pertsona batek lanbidea aukeratzean eta/edo lanbidean sartzean inspirazio izan daiteken norbait aurkitzeko eta, alderantziz, inspirazio izan nahi dutenentzako. Ezagutza balioan jartzeko asmoarekin.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp