Asmoz Fundazioak proiektu eta formakuntza eskaintza berriz betetako ikasturtea aurkeztu du

Ikastaroak

2021/09/10

Asmoz Fundazioak proiektu eta formakuntza eskaintza berriz betetako ikasturtea aurkeztu du

Datorren urritik aurrera abian jarriko da ikastaroen katalogo berria.

Euskal gizarteko erronkei erantzunak sortzen jarraitu nahi du Asmozek: kultura gizarte aurreratu baten ezinbesteko ardatza bezala lantzen, sistema digitalizatu bateko pertsonen rolak garatzen, kulturartekotasuna sustatzen eta gizarte zaharkitu batean erantzunak ematen, jasangarritasuna bultzatzen eta euskara normalizatzeko espazio berritzailea garatzen.

Asmoz Fundazioa aitzindaria da online ikastaroak ematen eta 2021-2022rako eskaintza berria aurkezten du, formakuntza edonoren bizitzan aplikatzeko helburua jarraituz. Ikastaroak gai sozialak, kulturalak, giza sexualitatea eta marketinaren arloa jorratzen ditu besteak beste. Horrela, datorren urritik aurrera abian jarriko da Asmoz ikastaroen katalogo berria:

Horretaz gain, UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatutako honako formakuntzatan parte hartzen du:

Era berean, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU), Ingurumen Zuzenbidean Masterreko XXV. edizioan parte hartzen du.

Bestalde, Asmoz Fundazioak herritarrak sentsibilizatzeko hirugarren kategoria bat du bere programan, gaur egungo gizarteak dituen erronkak lantzen dituena. Hauek dira:

  • APTES elkartea eta Zuriñe de Anzola Guerra-ren eskutik, “Pertsona itsu eta ikusmen murriztukoentzat irisgarritasuna sare sozialetan eta dokumentu digital eta paperezkoetan” (6. edizioa) programa antolatzen dute. Pertsona guztientzat irisgarriak diren edukiak diseinatu eta sortzeari buruzko prestakuntza. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren laguntzarekin.
  • “Mintzalagun: Hizkuntza erabilera sustatzeko talde dinamikak” (3. edizioa). EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA-rekin lankidetzan sortutako ikastaroa. Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin.
  • "Frankismoko eta Demokrazia goiztiarreko torturen biktimen eskubideen aitorpena birpentsatuz" (1. edizioa) IVAC/KREI Kriminologiaren Euskal Institutuarekin batera. Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Zuzendaritza.

Formakuntza ekintzez gain, Gipuzkoako kultura espazio berritzaileei ekarpena egiteko xedez, azaroan Arte Teknologikoa eta STEAM gaiari buruzko jardunaldia eramango da aurrera San Telmo Museoan (Donostia), Asmoz Fundazioak antolatua eta Rocío Agudo artistaren eskutik. Bertan, Rocío Agudok bideo-artea eta performancearen inguruko hitzaldia emango du, bere azken proiektua, “Stay Focused”, oinarri hartuta eta tailer praktikoa egingo du bertaratzen diren pertsonekin batera, artea eta teknologia herritarrei hurbiltzeko xedez.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp