2021-2022 ikasturterako graduondoko eta masterren katalogoa argitaratu du Asmoz Fundazioak

Ikastaroak

2021/07/07

2021-2022 ikasturterako graduondoko eta masterren katalogoa argitaratu du Asmoz Fundazioak

Aurten ere, UNED eta UPV/EHU-rekin batera antolatutako bi graduondokorako izen emate epeak zabaldu dituzte.

Ingurumen Zuzenbidean online masterra (UPV/EHU) gazteleraz emango da, 2021eko azaroaren 15etik 2022ko azaroaren 11ra bitartean. Izen emate epea urriaren 30era arte egongo da zabalik.

Ingurumenaren degradazioarekin (klima aldaketa, basogabetzea, arrantzategia murriztea, hondakinak, etab.) gero eta kezkatuagoa ageri den gizarte honek, Ingurumen Zuzenbidean espezializatutako profesionalak eskatzen ditu. Premia horri erantzunez, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Internet bidezko Ingurumen Zuzenbidean Masterra antolatu zuen, esparru honetan aitzindaria eta hogei urte bete duena. Ingurumenarekin lotutako arazo juridikoei aurre egin beharko dieten ikasleak prestatzea da master honen helburua, hartarako beharrezko ezagutzak hornituz.

Masterra Xabier Ezeizabarrena Sáezek zuzentzen du, eta irakasleria Espainia mailako unibertsitate irakasleak eta adituek, Hego Amerikako irakasle eta adituek eta materian adituak diren abokatuek, ingurumen kontsultoreek eta funtzionari publikoek osatzen dute.

Nazioarteko Zuzenbidean online masterra (UPV/EHU- UNED) 2021eko azaroaren 8tik 2022ko azaroaren 12ra bitartean emango da gazteleraz. Izen emate epea urriak 31 bitartean egongo da zabalik.

Kanpo-merkataritzak gaur egun enpresa-jarduera osoan duen garrantzi ekonomikoak eta haren antolamendu juridikoaren ezaugarri gero eta konplexuagoak, arlo horretan prestakuntza-programak ezartzea eskatzen du. Masterrak hiru helburu nagusi ditu: Zuzenbideko ezagutza praktikoak izan nahi dituzten pertsonak prestatzea (teoriak, politikak, egiturak eta funtzionamendua, sistema prozesala…), Nazioarteko merkataritza zuzenbideko instituzioen antolaketa eta funtzionamendua ezagutzea eta azkenik,  lege-esparrua, jurisprudentzia eta Nazioarteko merkataritzaren konplexutasuna ulertzea.

Juan Manuel Velázquezek (UPV/EHU) eta Mónica Guzmanek (UNED) zuzentzen dute masterra. Irakaslegoa Espainiako eta Argentinako hainbat unibertsitatetako profesional eta adituek eta jarduneko abokatuek osatzen dute.

Ikastaro eta hurrengo graduondokoen katalogoa www.asmoz.eus webgunean dago ikusgai.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp