'Basque code talkers' deitutakoen mitoa

Gure bazkideak

2017/09/17

'Basque code talkers' deitutakoen mitoa

Egia al da, esan izan den bezala, II. Mundu Gerran, iparramerikar Armadak euskara erabili zuela japoniar espioitzak ulertu ahal izan ez zezan? Konkretuki, Guadalcanaleko lurreratzea hasteko 1942ko abuztuaren 7an eman zen agindua, euskaraz eman al zen?

Galdera hauei erantzun diete Eusko Ikaskuntzako bazkide eta, Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko euskal diasporan espezializatutako ikerlari eta Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao katedrako titular den Pedro J. Oiarzabalek eta Historia Militarrean espezialista den Guillermo Tabernillak argitaratu duten ikerketa zorrotz eta sakon batean: El enigma del mito y la historia: ‘Basque code talkers’ en la Segunda Guerra Mundial. La OSS y el Servicio Vasco de Información — la Organización Airedale.

Inteligentzia zerbitzuko eta Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Euskal Herriko milaka dokumentu aztertu ondoren, ikerlariek uste dute ustezko “basque code talkers” (euskarazko transmisio kodeak) deitutakoak legenda besterik ez direla, seguru asko, erbestean zeuden euskaldun eta iparramerikar inteligentziaren arteko gerturatzea bultzatzeko.

Ikerketa hau Sancho de Beurko Elkartearen Saibigain  aldizkarian argitaratu da eta esteka honetan irakur daiteke.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp