Otsailaren 25ean hedabideen aurrean eta ondoko egunean Donostian jendaurrean egindako ekitaldian aurkeztu zen Andresare, Eusko Ikaskuntzaren ekimen berria, Emakunderen eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen babesa duena.Ezagupen eta zientziaren ikuspegitik emakumeen presentzia,objektu eta subjektu gisa, bultzatzeko sortu da Andresare, teknologia berrien laguntzarekin.
Emakumeek eta emakumeei buruz hainbat esparrutan,hala nola Historia, Soziologia, Antropologia, Arte, Arkitektura, Musika,Literatura eta abarretan,egindako lanak biltzea eta zabaltzea da Andresareren xedea.Horrek guztiak bere lekua izango du emakumeen eginkizuna bistaratzen eta genero azterlanekin loturiko gaiak bideratzen lagunduko duen web gune batean.

Datu basea
Emakumearekin zerikusia duen ikerketa,bai oinarrizkoa bai aplikatua, sustatzea da Andresareren helburua. Gainera,etengabe eguneratzen ari den informazio gunea da Andresare.
Teresa del Valle eta Jone Miren Hernandez (argazkian)bultzatzaile nagusien arabera,www.andresare.net web gunean sartuko denak zera aurkituko dute:
"Euskal Herriko emakume, feminismo eta genero azterlanen inguruko produkzio zientifikoaren datu base bat, eta dokumentu funts bat non,ahal den neurrian,materialak eta berez azterlanak direnak biltegiratzen joango diren".
Beste atal batzuk
"Biografiak"atalean emakume gailenen bizitza eta oroimena jasotzen dira. "Nor da Nor"atalak "ezagutzaren produkzioan" inplikaturiko pertsonen katalogo bat biltzen du, bereziki genero azterlan feministen alorreko pertsonek osatua.
Era berean,web guneak gaurko gaien aukera bat eskaintzen du, bai eta gertakari zientifiko edo akademikoei arreta berezia egingo dien agenda bat ere.
Era berean,emakumeak protagonista izango duten film edo genero azterlanen aipamenak azalduko dira gaurkotasun atalean.
Argibide gehiago,buletin honetako 4.orrian.
