Entretien

14/09/2015

Solasaldiak: emakumeari buruz

Euskonews online aldizkariaren "Solasaldiak" atalean, hil honetan, Teresa del Valle eta Jone Miren Hernández antropologoen arteko elkarrizketa interesgarria aurki daiteke.

Euskonewsen 700. alean bideo eta testu formatuan, Teresa del Valle EHUko Katedradun Emeritua eta Baloreen Filosofia eta Gizarte Antropologia Departamentuko Ohorezko kolaboratzaile eta EHUko Gizarte eta Kultur Antropologiako graduko Doktore eta irakasle agregatuek beren espezialitatearekin harremana duten alderdiak aztertzen dituzte: Antropologiaren erronkak, kritika feminista pentsamendu antropologikotik edo emakumearen irudia eta errealitatea euskal gizartean. Era berean, humanitateen krisia, intelektualitateak egungo espazio publikoan jokatu dezakeen papera, ekonomia bere alderdi gizatiarrenean, edo euskara eta euskal kulturaren egoera globalizazioaren aurrean hausnartzen dute. Solasaldia hemen aurki daiteke

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp