Nouvelle corporatives

27/02/2012

Sariak

Eusko Ikaskuntza-Caja Laboral 2012 sariaren deialdia

Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien alorretan jarduten duten kulturako kideek, 2012. urteko Eusko Ikaskuntza-Caja Laboral sariaren deialdian parte hartu dezakete. Euskal Herriko garapen kulturalaren aldeko jarduera gauzatzen duten ikertzaileak, zientzialariak zein kulturako hautagaiek, beraien kurrikulumak martxoaren lehenengo astetik aurrera aurkeztu ditzakete. Eskaerak bakarka edo unibertsitate, zientzia edo kultura erakunde moduan aurkeztu daitezke.

Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria 1995ean eratu zen, jarduera horietan dauden alor hauetako pertsonak saritzeko. Euskal Herri mailan eta kultura jardueran ematen den saririk entzunetarikoa litzateke.

Sarituriko pertsonaren obra osoak Euskal Herriko garapen kulturalean modu eraginkorrean lagundu beharko du. Saria 20.000 eurokoa da. Dokumentazioa, paperean eta euskarri informatikoan, Eusko Ikaskuntzaren bulego nagusietara bidali behar da (Donostiako Miramar Jauregia).

http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/premios/object.php?o=126

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp