Nouvelle corporatives

27/02/2012

Negua Ospatuz Bartzelonan eta Londresen

Iragan den otsailaren 16an Bartzelonako Euskal Etxean Eusko Ikaskuntzak eta Euskomediak elkarlanean ekoiztutako Negua Ospatuz bideoaren proiekzioa izan zen ikusgai. Euskomediako ordezkari bezala, Koro Muro historialaria gerturatu zen Bartzelonara.

Lan dokumentalaren aurkezpen bat egiteaz gain, bideoa jarri zen ikusgai eta ondoren hitzaldi bat eskaini zuen hernaniarrak Azkenik gerturatutakoekin solasaldi animatu bat ospatu zen Euskal Etxean. Neguko festetan erabat barneraturik eta Inauteri ospakizunen garaian Negua ospatuz. Calor, color y ritmos del invierno Euskal Herritik kanpo hainbat tokitan protagonista da egunotan. Bartzelonaz gain, Londreseko Euskal Etxeak antolatuta, bertan ere ikusgai izan zen martxoko lehen egunetan. Dokumentala ingeleseko azpitituluekin jarri zen okasio honetan.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp