Nouvelle corporatives

01/02/2012

Musiques Urbaines

ASMOZ TB

Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzarekin, Internet bidezko telebista kanal zientifiko-teknologiko bat sortu du bere jarduera eremuan garatutako ikerketak gizarteari ezagutarazteko. Euskaraz plazaratutako edukiak topa daitezke bertan. Oro har,hezkuntzarekin eta formakuntzarekin lotura duten multimedia eduki berriez ari gara, aditu esanguratsuenei egindako elkarrizketetatik abiatuz lortutakoak. Jakintza esparru bakoitzean, gaurkotasun handiko gaien inguruko prestakuntza-bideo laburrak daude; 3-5 minututako ezagutza pilulak. Gaiaren arabera, edukiak bost multzotan sailkatu dira; Informazioaren kudeaketa eta IKT ,euskal kultura. garapen jasangarria eta ingurumena, enpresen antolamendua eta kudeaketa eta giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak.

Bideo guztiak ikusgai daude: http://www.youtube.com/asmoztv

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp