Conférence et journée de travail

12/03/2015

Lemniskata: zientziaren lagunekin

Eusko Ikaskuntza gonbidatu du Lemniskata zientziaren zabalkunderako gipuzkoar elkarteak, martxoaren 27an, Beasainen aurkezpen bat egiteko.

Lemniskata

Ekitaldian Beatriz Akizuk hartuko du parte eta Eusko Ikaskuntza zer den, bere historia eta abian jarritako programak azalduko ditu. Jarraian, Joxerramon Bengoetxea bazkideak "Burujabetza Autonomia eta Erabakitzeko Eskubidea" hitzaldia eskainiko du. Azkenik, Lemniskatako bazkideek galderak egin eta beren ideiak planteatu ahal izango dituzte. Luncharekin elkarrizketak jarraituko du.

Lemniskata

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp