*Ekaineko monografikoa
Kirol Hezitzailea da ekaineko Euskonews& Media aldizkariaren (398. zk.) gai monografikoa.
Luis Mari Zulaikaren (EHUko irakaslea, Pedagogian doktorea, Kirol psikologian masterra, heziketa fisikoko irakasle espezialista) iritziak jasotzen ditu Elkarrizketak, eta Gaiak atalean, artikulu multzo batean, kirolaz dihardute zenbait adituk hainbat ikuspegitatik, besteak beste: Luis Mari Zulaika, Gotzon Toral, José Manuel González Aramendi, Oidui Usabiaga, Sara Maldonado, Julio Calleja eta Iñaki Ortuzar.

