Nouvelle corporatives

20/07/2005

JGL. Solasean

Ekainaren 20an, Donostian, eta bi egun geroago Tolosan, Juan Garmendia Larrañaga. Solasean liburua aurkeztu zen. Josemari Velez de Mendizabalek prestatu du liburua eta Lankidetzan sailean argitaratu da, Tolosako Udalaren eta Gipuzkoako Kutxaren laguntzari esker.

Velez de Mendizabalek urtetan zehar Juan Garmendia Larrañagarekin elkartzean bilduz joan den hainbat pasadizo, iruzkin eta berriketa -axalekoak zenbaitetan, garrantzitsuak bestetan- pilatu ditu ia ehun orriko liburuan. Eusko Ikaskuntzako Ohorezko Bazkide eta "XX. mendeko eta bere herrialdeko funtsezko lekukoa" dugu Juan Garmendia Larrañaga, liburugileak prentsari egindako aurkezpenean definitu zuenez.

Etnografo ospetsuak bizitzaz, politikaz, erlijioaz, bere lanaz dituen iritziak azaltzen ditu JGL Solasean liburuan, eta hainbat euskal pertsonaia ospetsurekin, hala nola Jorge Oteiza, Koldo Mitxelena, Antonio Labayen, Federico Zabala, Julio Caro Baroja eta Jose Miguel de Barandiaranekin izandako harremanak hitz egiten digu.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp