Ondoren, puntu nagusia "Eusko Ikaskuntzaren eredua eta oinarrizko estruktura" dokumentua aurkeztu zuen, Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak. Egungo testuinguruan bizi dugun krisiarekin eta Eusko Herriko erakunde kultural eta zientifikoen mapa konplexuaren aurrean, eskertua izan zen Eusko Ikaskuntzaren berdefinizio esfortzu hau.

Jarraian, 2013an gauzatutako proiektuak aurkeztu ziren eta 2014rako egitasmoak azaldu ziren. Amaitzeko, datu ekonomikoez mintzatu ziren, Euskomedia eta Asmoz Fundazioen egoerak barne.
2002an Eusko Ikaskuntza, Eusko Jaurlaritza eta EAEko hiru Foru Aldundien artean sinatu zen Hitzarmen Markoaren baitan jasotzen da Jarraipen Batzordearen bilera.
