Nouvelle corporatives

01/11/2013

Iñaki Eizmendi "Basarri", Zarautzen

Azaroaren 27an ehun urte beteko dira Iñaki Eizmendi "Basarri" bertsolari, kazetari eta idazlea jaio zela. Hori dela-eta, urte osoan zehar haren omenezko egitarau zabala prestatu dute Zarauzko Udalak eta "Motxian" Bertso Eskolak, Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia, Bertsozale Elkartea eta Foru Aldundia erakundeekin batera.

Jaiotegunean irekiko da, hain zuzen, Eusko ikaskuntza antolatzen ari den Basarriri buruzko erakusketa. Erakusketan argazkiak, ikus-entzunezkoak, eskuizkribuak, liburu eta diskoak, agiri eta aipamenak, sariak eta bestelako objektuak izango dira ikusgai. Materiala biltzeko, Eusko Ikaskuntzaren eta kudeatzen dituen Lekuona eta Auñamendi funtsez gain, Bertsozale Elkartearen, Foru Aldundiaren eta Udalaren artxiboetara jo da. Joxe Mari Iriondo kazetariaren laguntza ere aipagarria izan da.

Erakusketa 2014ko urtarrilaren erdialdera arte ikusi ahal izango da Zarauzko Sanz Enea Kultur Etxean.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp