Nouvelle corporatives

01/06/2009

Gazteria

Euskara, nire aukera

Eusko Ikaskuntzako Gazteria Saila Ei Gazte! Euskara da nire aukera. Zein da zure estiloa? Proiektuan parte hartzeko 18 eta 30 urte arteko gazteen bila dabil. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan garatuko da proiektua eta gazteek hiru lurralde hauetako herri batean eta hiriburuan euskarak bizi duen egoera aztertzea du xede. Ostean, aterpetxe batean asteburu batetako egonaldian egoera desberdinak alderatuko dira. Irailetik abendura arteko ekimena da eta gazteek euskararen egoera eta soziolinguistikaren kontzeptu nagusiak ezagutzeko aukera izango dute. Interesatuek gazteria@eusko-ikaskuntza.org helbidera beren datuak bidalita eman dezakete izena.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp