Nouvelle corporatives

01/03/2008

Forokoop

Otsailaren 21ean hitzarmen bat sinatu zen Gasteizen Eusko Ikaskuntzaren, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren eta Euskadiko Koperatiben Konfederazioaren artean, erakunde horiek beren lehendakariek ordezkatzen zituztela: Xabier Retegi, Alfredo Ispizua eta Patxi Ormazabal hurrenez hurren (eskuinetik ezkerrera argazkian).

Forokoop,Eztabaida Foro Koperatiboa, abiatzea eta dinamizatzea da hitzarmenaren helburua. Eusko Ikaskuntzak EuskoSareren bidez parte hartzen du, komunitate birtual bat eta informazio estaldura eskaintzen diola euskal esperientzia kooperatiba hedatzeko asmoa duen foro global honi. José M? Larrañaga da horren moderatzailea.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp