Nouvelle corporatives

01/01/2014

Ezagutza gerturatuz hitzaldien azken konferentziak

Urtarrilaren 18an eta 25ean, Iratxetan eta Unzuen Ezagutza Gerturatuz zikloko bi hitzaldi izango dira. Lehenengoa, La Guerra de Navarra (1512-1529) gaiaz arituko da eta bigarrena aldiz, El castillo de Gerga, faro vigilante de la Valdorba.

Mari Mar Larraza bazkidearen "Crónica de una protesta foral: La Gamazada (1893-1894)" izenburuko hitzaldia atzeratu egin da eta oraindik konfirmatzeke bada ere, otsailaren 1ean ospatuko da Oibarreko Udaletxean arratsaldeko 20.00etan.

Urriaren 19an ekin zitzaion Ezagutza Gerturatuz zikloaren baitan, 2013 urtean zehar bederatzi hitzaldi izan dira. Hauetan 220 pertsona gerturatu dira Nafarroako beste horrenbeste herritara, eta zikloari amaiera emateko, 2014ko urtarrilean bi hitzaldi gehituko dira. Alde batetik, urtarrilaren 18an La Guerra de Navarra (1512-1529) gaiari buruz arituko da Iratxetan Peio Joseba Monteano Sorbet, Historian Doktore dena. Hurrengo larunbatean eta zikloari amaiera emateko, Iñaki Sagredok El castillo de Gerga, faro vigilante de la Valdorba gaia landuko du arratsaldeko 19.30ean.

Azken hitzaldi honekin, amaiera emango zaio 2013ko Ezagutza Gerturatuz hitzaldi zikloari.Guztira 11 mintzaldi izan dira eta inoiz baino arrakastatsuagoa suertatu da aurtengo edizioa. Ezagutza Gerturatuz hitzaldi zikloak Eusko Ikaskuntzarekin hitzarmena duten udaletan hitzaldia eskaintzea du helburu, hitzaldiak bazkideek beraiek ematen dituztelarik.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp