Ikasturteari agur
Euskonews Gazteak 2008ko irailetik 2009ko ekainera 42 ale jarri ditu sarean -75. aletik 117.era hain zuzen. Ohiko funtzionamenduarekin, ikastetxe ezberdinetara jo du ikasleekin lan egiteko -aurten 400 bat aritu dira; beraiek elkarrizketak eta erreportajeak idatzi ostean maketatzen irakasten zaie. Bestalde, Euskonews Gaztea ren 100.alea publikatu zen eta data berezirako Errealeko jokalari Mikel Gonzalezekin burutu zen elkarrizketa. Amaitzeko, 42 aleetan zehar bideoak oso maiz publikatu dira, eta ale monografikoei ere beren tokia eman zaie, beti gazteengan pentsatutako gaiak jorratuz.
