Nouvelle corporatives

01/06/2007

Euskonews Gaztea

*Lehen ikasturtea

Joan den urtarrilean Euskonews Gaztea astekari elektronikoa kaleratu zen lehen aldiz. Agerkari honek ikasleei irakurle izateko aukeraz gainera, aldizkari digital baten ekoizle bihurtzea ere eskaintzen die. Euskal Herri osoan barreiaturiko ikastetxeetako ikasleek egiten dute Euskonews Gaztearen ale bakoitza. Aldizkariak hainbat atal dauzka: elkarrizketa, artikulu nagusiak, antzinako argazkien galeria eta hainbat erakunde eta elkarterekiko estekak, bai eta eztabaida foro bat ere. Udatik aurrera, edukiak zabalduko ditu beste atal batzuen bidez eta informazio eta iritzi eskaintza handiagoa eskainiz.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp