Nouvelle corporatives

01/11/2008

Eusko Ikaskuntzak eta Herri Irratiak hamar urteko lankidetza ospatu zuten

Herri Irratia-Loyola Media irratien bidez eta Eusko Ikaskuntzaren zuzendaritzapean zientzia, kultura eta gizarteari buruz emandako irratsaioen hamar urte bete direla eta,urriaren 10ean gizarte ekitaldi bat egin zen Donostiako Miramar Jauregian.

Kike Amonarriz aurkezle ezaguna ekitaldiaren gidari zela,bertan hitza hartu zuten Alex Aranzabal Loyola Mediako Zuzendari Nagusiak eta Xabier Retegi Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak. Halaber,oroitzapenak eta iruzkinak ekarri zituzten Urko Odriozola hainbat urtetako moderatzaileak,Josemari Velez de Mendizabal edukien arduradunak Eusko Ikaskuntzaren aldetik.

Eusko Ikaskuntzak eta Herri Irratia-Loyola Mediak argitaraturiko disko konpaktu bat banatu zitzaien bertaratu guztiei."Hamar urte,hamar irratsaio" izenburupean, 1998tik 2008ra bitarteko berriketaldi aukera bat biltzen du diskoak.

Alex Aranzabalek,bere aldetik,nabarmendu zuenez, Eusko Ikaskuntzak eta Herri Irratia-Loyola Mediak, partekaturiko lan horren bidez,agerian jarri dute: "Zerbitzu publikoa garatu egin daitekeela,eta hain zuzen,kasu zehatz honetan, erakunde pribatuek gauzatzen dutela".

"Hamar urte, hamar irratsaio"

  • Investigación de la paternidad (1998)
  • Zientzia komunikabideak (1999)
  • La década creadora (2000)
  • Euskara eta Justizia (2001)
  • Fotografía y Arte (2002)
  • Baserria (2003)
  • Cannabis: ¿droga o medicamento? (2004)
  • Declaración de Bolonia: títulos universitarios europeos (2005)
  • Bombardeo de Gernika (2006)
  • Gazteen hizkera (2007)
  • Gehitu: 10 años trabajando por la igualdad (2008)

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp