Nouvelle corporatives

01/06/2007

Eusko Cantat

*Internet bidezko Ahots Taldeen Lehiaketa

Eusko Ikaskuntzak, ERESBIL-Musikaren Euskal Artxiboarekin eta EAE-Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearekin lankidetzan, "Eusko Cantat" Internet bidezko Ahots Taldeen Nazioarteko Lehiaketa antolatu du lehen aldiz. Ekintzaren garapenaz Eusko Ikaskuntzaren programa enblematikoa den EuskoSare (Euskal Komunitate Globala xedea duen Sarea) arduratuko da. Eusko Cantatek abesbatzarako musika Euskal Herritik kanpo sustatzea du helburu, bai eta euskal musika ahots taldeen errepertorioan sartzea ere.

Lehiaketa hau Euskal Herritik kanpoko bost eta zortzi ahotsen arteko ahots taldeei zabalik dago. Parte hartzaile bakoitzak hiru abesti aurkeztu behar ditu: euskal errepertorio tradizionaleko bi kanta eta taldearen jatorriari dagokion beste bat. 2.000 euro banatuko dira saritan, eta grabazio guztiak Eusko Ikaskuntzaren Interneteko plataforma guztietatik zabalduko dira.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp