Nouvelle corporatives

01/01/2009

Erakunde Bizitza

Urteurren bikaina

Eusko Ikaskuntzaren 90. urteurrena ospatzearren,abenduaren 22an erakunde ekitaldi bat egin zen Donostiako Aquariumean. Ohorezko aurreskuaren ondoren, Vicente Zaragüetak, gonbidatzaile gisa,ongietorria eman zuen, eta Xabier Retegik, Eusko Ikaskuntzako Lehendakari gisa buru izan zen azken ekitaldi ofizialean, ospakizunaren esanahia finkatu zuen. Izan ginelako... Garelako antzezpena, Juan Aguirre bazkidearen gidoiarekin, ekitaldiaren atal nagusia izan zen. Bertan, Eusko Ikaskuntzak 90 urteotan buruturiko iharduerak berrikusten ziren era zabalean, tonu hunkigarri eta alaia erabiliz. Aquariumeko paraninfoa gainezka betetzen zuen jendeak gogo beroz txalotu zuen antzezle eta musikarien lana. Ospakizunaren grabazioa laster ikusi ahal izango da Interneten.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp