Hauteskunde prozesua
Azaroaren 5ean izendatuko dira Eusko Ikaskuntzaren Lehendakaritza eta lurralde Lehendakariordetzetarako kandidaturak.Hilaren amaieratik aurrera,bazkideak hautagaiei dagokien dokumentazio guztia jasotzen hasiko dira, Ohiz kanpoko Batzar Nagusian botoa emateko eskubidea erabili ahal izan dezaten. Batzar Nagusi hori abenduaren 26an egitekoa da, egoitza anitzeko sistemaren bidez, eta hartarako hautesmahaiak prestatuko dira lurralde bulego guztietan.Hiru egun geroago, behin betiko emaitzak jakinaraziko dira.
En Chile y Argentina
Javier Retegui,Presidente de Eusko Ikaskuntza, viaja este mes en visita oficial a Chile y Argentina. La agenda de actividades incluye sendas conferencias en la Universidad de Santiago de Chile y en la Euskal Etxea de la capital. Además de participar en la Semana de Innovación y Emprendimiento, mantendrá encuentros con representantes gubernamentales, académicos y empresariales. En Argentina,entre otros actos, inaugurará la biblioteca con fondos editoriales de Eusko Ikaskuntza que se ha preparado en la Universidad de La Plata.
X. Diharce, ?Iratzeder?
Urriaren 13an zendu zen Xabier Diharce, Iratzeder literatura izenordez ezaguna. Donibane Lohitzunen jaioa zen 1920an, eta Manuel Lekuona Saria jaso zuen 1994an. Bizitzaren parterik handiena erlijioaren zerbitzuan eman zuen Belokeko beneditarren abadian; laurogeiko urteetan, Afrikan misiolari egon zen 17 hilabetez.Euskal olerkari honek, olerki, erlijio itzulpen eta zenbait antzerkirekin osaturiko emaitza zabala utzi du. Euskaltzain osoa zen.
