Nouvelle corporatives

01/11/2006

Denok euskararekin

*Abenduaren 3a: ENE

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) berriz ospatuko da abenduaren 3an. Euskararen aldeko egun hau 1948an sortu zen Eusko Ikaskuntzaren eskariz. Oraingo honetan, doinu bat sortu du Benito Lertxundi kantautoreak; aurrerantzean ENEren ezaugarri soinuduna izango da eta sakelako telefono edo ordenagailu bidez deskargatu ahal izango da. Era berean, ospakizun ekitaldien barrenean, ENE SARIA emango du Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriz kanpoko erakunde batek euskararen sustapenean eginiko lana saritzearren.

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp